Kulturalak eta Portugaletek zer egingo duten zain dago Iurretako, mailaz igoko den jakiteko

Joseba Derteano 2018ko eka. 21a, 13:39

Hirugarren Mailako talde biak mailaz igotzen badira, Iurretako maila horretara igoko da asteburu honetan.

Araban 1-4 irabazita, Iurretakok bigarren tokian amaitu du Ohorezko Mailako igoera fasea. Baina oraindik ez daki klubaren historiako denboraldirik onena Hirugarren Mailarako igoeragaz ospatuko duen ala ez. Igoera gauzatu ahal izateko, aldeko emaitza bi izan behar dira asteburuan: Durangoko Kulturalak eta Portugaletek Hirugarren Mailatik Bigarren B Mailara igotzea lortu behar dute. Kulturalak gol bateko abantaila dakar Kanaria Handitik. Portugaletek lan zailagoa du. Bana berdindu zuen etxean eta itzuliko neurketa Castellon jokatuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!