Betelekurako baimena balio gabe uzteko bidean

Anboto 2013ko mar. 1a, 09:01

Lukupeko Troka eta Luku Txiki ibarbideak lurrez betetzeko obra eta jarduera baimena baliogabe uzteko prozedura hasiko dute

Lukupeko Troka eta Luku Txiki ibarbideak lurrez betetzeko obra eta jarduera baimena baliogabe uzteko prozedura hasiko dute

 

Lukupeko eta Luku-Txiki ibarbideak lurrez betetzeko 2010ean emandako jarduera eta obra lizentzia balio barik uzteko prozedura hasi beharko du udalak. Horrela azaldu du Iñaki Totorikaguena alkateak udalbatzarrean, Bilduk Asturiasko Justizia Auzitegi Gorenaren sententziagaitik galdetuta. Ibarbideak lurrez betetzeko Jaurlaritzak emandako baimena baliogabetu du epaitegi horrek, Goiuriko Kofradiak eta auzokide batek aurkeztutako salaketak aintzat hartuta; horrenbestez, 2007tik aurrera emandako baimenak balio gabe utzi ditu. Alkateak berretsi du baimen guztiak zituelako eman ziotela lizentzia Luku-Baso enpresari.

 

Udalaren erabakiaren aurka prozedura administratiboak daude zabalik Bilboko 2. eta 5. epaitegian. Horren harira ere, erabaki bat hartu behar dute.

 

Lur jausia

Lukupeko Troka eta Luku Txikira bidean izan den lur jausia ere ekarri du gogora Bilduk.: "Azken lau urtean lur jausi bi egon dira eta zorionez ez da inor egon". Horren aurrean udalaren jarrera zein izango den galdetu diote alkateari. Bidea itxi dela eta behin behineko neurri zuzentzaileak hartu direla nabarmendu du Totorikaguenak: "Bide hori itxita dago une honetan eta behin behineko neurriak hartzea eskatu zaio enpresa sustatzaileari. Aurrera begira, berriz ere hasieratik den aztertu beharko da eta premiazko baimen guztiak betetzen baditu baimena emotea aztertu beharko dugu berriro".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!