Alkatearen jokaera salatu du Bilduk

Anboto 2012ko eka. 29a, 09:25

Lukupeko Troka eta Luku Txiki ibarbideak lurrez betetzeko obra lizentziagaz lotuta sortutako auzian Iñaki Totorikaguena alkateak hartutako bidea kritikatu du Bilduk.

Lukupeko Troka eta Luku Txiki ibarbideak lurrez betetzeko obra lizentziagaz lotuta sortutako auzian Iñaki Totorikaguena alkateak hartutako bidea kritikatu du Bilduk.

 

Alkateak bere aurkako akusazioak guztiz faltsuak direla helarazi die herritarrei ohar bategaz eta minduta sentitu dela. Horri “lekuz kanpokoa” deritzo Bilduk: “Alkateak bere iritzia eman du edo bere burua zuritu, baina, denon diruagaz. Eta, zergatik egin du prozedura amaitzean?”.

 

Bilduk dio ibarbideen auzi-an “gauzak argitzea” gura duela, eta EAJk ez duela horretarako “asmo handirik”. Alkateak dio sei hilean ez duela ezer esan, eta eskubidea duela. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!