Zabortegia dela-eta, salaketa jarri dute Goiuriko bizilagunek

Anboto 2011ko eka. 17a, 09:30

2006tik itxita egon ondoren, iazko abenduan Obra Lizentzia eskuratu zuen Leku Baso S.L-k. Lizentzia hori baliogabeztatzeko eskatzen dute goiuriarrek

2006tik itxita egon ondoren, iazko abenduan Obra Lizentzia eskuratu zuen Leku Baso S.L-k. Lizentzia hori baliogabeztatzeko eskatzen dute goiuriarrek.

Bost urtean itxita egon ondoren, Goiuriko zabortegian obra lanetan hasi dira berriro.  Iurretako Udalak, baldintza guztiak betetzen dituela argudiatuta, obra lizentzia eman zion abenduan. Hori dela-eta, Goiuriako Kofradiak eta bertako bizilagun batek salaketa bana jarri diote Udalari. 

Abendu hasieran, udalak baiezkoa eman zion Leku Basok –zabortegia kudeatzen duen enpresak– egindako obra lizentzia eskaerari. Iñaki Totorikaguena alkatearen berbetan, bete beharreko baldintza guztiak betetzen ditu eskaerak. Baldintza guztiak betetzen diren kasuetan, udala baimena ematera “derrigorturik” dagoela nabarmendu du alkateak, “obra gustuko izan zein ez”. 

2006 urtean itxi zuten Goiuriko zabortegia, lizentzia barik martxan zebilela-eta. Zabortegia zabaldu aurretik, ostera, zabaltze lizentzia eskuratu behar duela azaldu du Totorikaguenak. Bere berbetan, gaur egun zabortegian egiten dabiltzan obrak lizentzia hori lortzeko beharrezkoak dituzten “egokitze lanak” dira. Zabaltze lizentzia lortzeko eskaerari buruz galdetuta, Totorikak ez du eperik jarri gura izan. “Baldintzak bete arte ezingo du lizentziarik eskatu”, dio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!