#0km

"Elorrioko jendea berezia da, jende jatorra eta ona; oso eskertuta nago"

E.H./M.Z. 2021ko mai. 7a, 09:30

Martxoaren 30ean urtea bete zen Julio Kamiruaga 'Pipas'-ek Kamikopiak denda itxi zuela.

28 urtean zabalik izan eta gero, iaz zarratu zenuen Kamikopiak denda. Zelako oroitzapenak dituzu?
28 urte zoragarri bizi izan ditut bertan. Elorrioko jendea berezia da, jende jatorra eta ona. Lehenengo momentutik ondo hartu gintuzten, bai ni eta baita denda ere, eta oso eskertuta nago horregaz. Urte hauetan guztietan elorriarrekin izan dudan hartu-emana zoragarria izan da. Oso oroitzapen politak ditut. Eta hemendik eskerrak eman gura dizkiet dendatik pasatu diren guztiei.

2020ko martxoaren 30ean hartu zenuen erretiroa.
Horrela da, bai. Nire bizitako etapa bati amaiera eman nion, nire bizitzako etapa interesgarri bati. Azken batean, Elorrion ez zegoen zerbitzu bati leku egitea lortu nuen orain 28 urte. Orain, denda hori historiaren parte da.

Zuk zelan ikusten duzu komertzio txikia?
Komertzio txikia ezinbestekoa da eta niretzat garrantzi itzela du. Nik, esaterako, erosketa guztiak herriko dendetan egiten ditut.

Hala ere, egia esan, momentu honetan arazo askogaz ikusten dut komertzio txikia. Arazo handiak daude zentro komertzialak eta plataforma handiak direla eta. Horrez gainera, instituzioetatik ere ez dago borondate politikorik hori guzti hori apur bat geldiarazteko.

Zerbait gehiago gehitzeko?
Bai, dei bat egin gura neuke hemendik, komertzio txikia bultzatzeko deia. Kontua ez da zentro komertzial handien kontra egitea, ezta plataformen kontra ere. Baina bai gurearen, etxekoaren, txikiaren alde egitea. Azken batean, komertziorik bako herri bat hilda dagoen herri bat da.

Honako merkatari hauek itxi dituzte ateak:

Honako hauek hartu dute erreleboa: 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!