#0km

"Herritarrak komertzio txikietan erosten jarraitzera animatzen ditugu"

E.H./M.Z. 2021ko mai. 7a, 09:30

Komertziorik gehienak ixten dabiltzan honetan, Rosi Retolazak eta Iratxe Unzuetak Guergue arrandegia hartzeko apustua egin dute. Martxoaren 9tik Errebonbilo kaleko arraindegian aurkitu daitezke izeba-ilobak.

Orain hile bi zabaldu zenuten arrandegia. Zer dela-eta erabaki zenuten zabaltzea?
I.U.: Orain arte arrandegia izan duen Rogeliok eta Rosik oso hartu-eman ona zuten. Rogeliok erretiroa hartzeko asmoa zuela esan zion Rosiri, eta galdetu zion ea denda hartzeko prest egongo litzatekeen. Horrela animatu ginen arrandegia hartzera.

Oraingoz hasi besterik ez zarete egin, baina, zelako erantzuna izan du dendak orain arte?
I.U.: Egia esan, oso ona, guk espero genuen baino dezente hobea. 

Zuen arrandegia herri erdigunean dago eta azkenaldian hainbat komertzio itxi da bertan. Zelan ikusten duzue komertzioen etorkizuna?
I.U.: Sei hilabeteko epean hainbat komertzio itxi da Elorrion, harategi bat eta Montseren denda esaterako. Hala ere, Elorrio herri txikitxoa da eta, oraingoz behintzat, jende askok erosten du bertan. Gainera, uste dut oraindino jendeak garrantzia ematen diola denda txikietako kalitateari. Eta baita denda txikietan ematen den arreta bereziari ere. Azken batean, horrelako herri eta komertzio txikietan ondo ezagutzen duzu bezeroa, badakizu zeintzuk diren bere gustuak. Komertzio handietan hori ezinezkoa da. Beraz, oraingoz ez daukagu beldurrik.

Elorriarrei zerbait esateko?
I.U.: Herritarrak komertzio txikietan erosten jarraitzera animatzen ditugu. Azken batean, komertzio txikira erosketak egitera ez bagoaz, denda horiek ateak itxi beharko dituzte, eta komertzioak itxita herriak hil egiten dira.

Honako merkatari hauek itxi dituzte ateak:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!