Elorrio Parra tabernak zaleak bidelagun gura ditu geratzen diren lau finaletan

Joseba Derteano 2018ko api. 19a, 17:00

Mailari eusteko borrokan, aurkari zuzen baten kontra jokatuko du zapatuan, Elorrion.

Bigarren B Mailari eusteko borrokan, Elorrio Parra Tabernari lau final geratzen zaizkio aurretik. Matematikak estu daude sailkapeneko behealdean eta puntu bakoitzak berebiziko garrantzia izan dezake liga amaieran. Asteburuan aurkari zuzen bat hartuko dute etxean, eta zaleei bertaratzeko deia egin diete. Zapatuan, 17:30ean, hasiko da Elorriokoren eta Burgosko Juventud del Círculo taldearen arteko partidua, Elorrioko kiroldegian. Talde biak puntuetara berdinduta daude.

Behetik gorako bidea

Iaz, beste talde batek libre utzitako tokia baliatuz igo ziren Bigarren B Mailara. Kategoriari neurria hartzea kosta egin zitzaien eta 15 jardunaldi joan ziren lehenengo partidua irabazi zutenerako. Orduan inor gutxik usteko zuen zulotik irteteko kapaz izango zirenik. Baina jokalariek euren aukeretan sinesten jarraitu zuten eta etxea gotorleku bihurtuz —bost garaipen segidan lortu zituzten Elorrion— azken postutik irten eta mailari eusteko borrokan bete-betean sartu ziren.

Etxetik kanpo zuten zorte txara ere apurtu dute. Orain 15 egun denboraldiko lehenengo garaipena lortu zuten Elorriotik urrun. Sailkapenaren goialdean dabilen Zierbena 3-4 menderatu zuten.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!