Elkartasuna da partidurik garrantzitsuena

Joseba Derteano 2018ko mar. 23a, 13:40

Ohorezko B Mailari eusteko bidean, Elorrioko Parra Tabernak hiru puntu inportante izango ditu jokoan zapatuan. Baina dena ez da lehia, eta partiduari ukitu solidarioa ematea erabaki dute. Sarrerekin batutako dirua Durangaldeko Angelman Sindromea elkartearentzat izango da.

Errifak ere salduko dituzte eta diru hori ere elkarterari emango diote. Gainera, partiduko ohorezko sakea elkarteko kideek egingo dute.

Lauburu Ibarra taldearen kontrako partidua zapatuan, 17:30ean, hasiko da Elorrioko kiroldegian. Liga amaitzeko sei jardunaldiren faltan, Elorrioko sailkapeneko azken bigarren tokian dago. Lauburu Ibarra, aldiz, goiko postuetan dago, hirugarren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!