Olentzero astebete aurreratu zaie Elorrioko Parra Taberna taldeko zaleei

Joseba Derteano 2017ko abe. 18a, 11:44

Elorrioko areto futbol taldeak oparirik onena egin die zaleei: Denboraldiko lehenengo garaipena.

Hamabost jardunaldi eta gero, Elorrioko Parra Tabernak denboraldiko eta bere historiako lehenengo garaipena lortu du areto futboleko Bigarren B Mailan. Lehenengo Itzuliko azken partiduan 3-2 menderatu dute Nuestra Señora del Portal taldea zaleen aurrean. Garaipen horrek sailkapeneko zulotik irteteko balio izan die. Elorriokok sei puntu ditu orain eta Nalda taldea aurreratu du. Asteburuko aurkariak, Nuestra Señora del Portal, bost puntura dituzte.

Datorren asteburuan berriro ere etxean jokatuko dute, baina askoz aurkari indartsuagoaren kontra: Sailkapenean hirugarren dagoen Kantabriako Costrucciones Jose Luis Cobo Coboren bisita jasoko dute zapatuan, 12:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!