Ligako 17. jardunaldira arte garaipen barik eta sailkapeneko zuloan zegoen Elorrioko Buskantza. Orduan, 3-2 menderatu zuen Zaragozako Nuestra Señora de Portal taldea eta, harrezkero, etxean jokatutako partidu denak irabazi ditu: 3-0 Kantabriako Jose Luis Cobo taldeari, 6-3 Errioxako Nalda-ri, 6-3 Guadalajarari eta 7-6 Aragoiko Sala Quinto-ri. Elorrion batutako puntuei esker zulotik irten eta mailari eusteko borrokan bete-betean sartu da.
Etxetik kanpora dauka hobetu beharra. Denboraldi osoan berdinketa bi besterik ez ditu lortu Elorriotik irten den aldietan.