2019an 28.232 bisitari izan zituen Euskal Dendak. Aurten ez dira kopuru horretara hurreratu —15.709 bisitari egon dira— baina osasun egoera eta segurtasun neurriak zeintzuk ziren kontuan hartuta, balorazio positiboa egin dute. "Espero genuen kopurua soberan bete da. Datuak onak dira", azaldu dute antolatzaileek ohar batean.
Aurten salmenta "txikiagoak" egon dira, “baina saldu, saldu da". "Jendeak Gabonak ospatzen jarraitzen du, agian lehen gehiago gastatzen zen, eta orain gehiago pentsatzen da, ez da modu konpultsiboan erosten, baina artisauek saldu egin dute”. Horregatik, bertaratu diren guztiei "esker oneko" daude.
"Pena bat" geratu zaie: Euska Dendaren zilarrezko ezteiak —25. aldia zen— behar bezala ezin ospatu izana, baina "zentzudun jokatzea" egokitu da aurtengoan.