Euskal Dendak 28.232 bisitari izan ditu

Maialen Zuazubiskar 2019ko abe. 9a, 13:29

Durangoko 24. Euskal Dendak 28.323 bisitari izan ditu, iaz baino 5.000 bat bisitari gutxiago. "Egia da, aurten ez dela heldu Euskal Denak iaz bete zuen helmugara, alegia,
33.000 bisitarira, baina, kontuan hartu behar dugu, iaz, egun bat gehiago
izan genuela. Aurten egoera berean egon izan bagina, ziur gaude,  33.000 lagun baino
gehiago etorriko ziratekeela”, adierazi dute Arbasoko kideek. 

Artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea  helburu duen Euskal Dendak aurten ere "publikoaren babesa" izan duela azaldu dute prentsa ohar bidez Euskal Dendaren antolatzaileek.  "Salmentak oso onak izan dira, eta, sartu diren guztiek zer edo zer erosi dute”, esan dute antolatzaileek. 

Horretaz aparte, Euskal Dendara hurbildu diren guztiei eskerrak eman dizkiete antolatzaileek izan duten pazientziarengatik. "Euskal Dendak edukiera oso mugatua du. 506 lagun egon daitezke bertan, eta horretan zorrotzak izan gara", esan dute. Horrek, ilarak eragin ditu. "Jendeak izugarrizko pazientzia izan du, eta jarrera ona. Gainera, konturatu gara gero eta publiko kontzientziatuagoa dugula", jarraitu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!