Kirolenek, kirol irakaskuntzarako ikastetxe publikoak, 2018an ipini zuen martxan Kirolene Film Fest, natura eta kirola uztartzen zituzten abenturazaleei euren esperientziak zabaltzeko aukera eskaini guran. Harrera ona izan zuen eta espero baino lan gehiago jaso zituzten. San Agustin kulturgunea bete egin zen sari banaketa egunean.
Iazko bigarren aldian, sari banaketaz gainera, jaialdia esparru berrietara ireki zuten.