Kirolene Film Fest jaialdian lehiaketako lanik onenak saritu dituzte

Joseba Derteano 2019ko maiatzaren 4a

Atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia, Durangoko San Agustin Kultur Gunean.

Arloz arlo, natura eta kirola uztartzen dituen film laburren lehiaketako sariak eman zituzten. Ekitaldian parte hartu zuen Anne-Flore Marxer snowboardlari frantziarrak. Egunotan Durangon izan da eguaztenean berak zuzendutako A land shaped by women dokumentala eskaini zutelako Kirolenek antolatutako ekitaldi sortaren barruan. Aurten bigarren aldia egin du Kirolene Film Fest jaialdiak.

SARITUAK ATALEZ ATAL

- Eskia: 'El ártico Noruego'
- Snowboarda: 'Fdo: Ana'
- Ur kirolak: 'Ur bidea'
- Mendia eta inklusioa: 'Thensing txiki'
- Gainerako kirolak: 'Dowhill keep real', 'Zeruetako adrenalina', 'Skate keep real'.
- Lan profesionala: 'Planet zako'
- Euskarazkoa: 'Marierrauskin'
- Emakumeena: 'Loramen'
- Argazkiak: 'Biok'

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!