Hainbat aipamen egin zituzten, eta 11 sari eskaini ere bai. Adibidez, laburmetrai hunkigarria ikusi ahal izan zen ekitaldian; eskaladan ibiltzen diren bi lagun ziren protagonistak, batak itsutasuna dauka eta besteak hanka bat falta du. Inklusioa eta euskara izan dira 11 sarietako batzuen oinarriak, kirola eta alde artistikoaz aparte. Irati Anda eta Jon Asla izan ziren sariak irabazleei eman zizkieten lagunetako batzuk.
Bestalde, Kanadan elurjausi bat zuzenean bizi zuten lagunen laburmetraia ere saritua izan zen -tartean Durangaldeko mendizale batzuk daude, Igor Bernas, Aitor Arbulu eta Ane Hernani-.