[ARGAZKI GALERIA] Kaho Mouchi japoniarrak Chambara artearen sekretuak erakutsi ditu Durangon

Joseba Derteano 2019ko urr. 14a, 10:31

Wadokan klubak San Fausto pilotalekuan antolatu duen mintegian parte hartu du.

Orain hile batzuk Wadokan taldekoak Japoniara joan ziren eta orduan egindako hartuemanen emaitza da asteburuan egin den mintegia. Osakan (Japonia) prestigio handiko irakaslea den Kaho Mouchi Chambara izeneko artearen sekretuak erakutsi dizkie Euskal Herriko hainbat herri eta klubetatik etorritako parte hartzaileei.

Diploma banaketan parte hartu zuten Europako Karate Profesionalaren Elkarteko (EPKA) presidentea den Mario Morenciak, eta Durangoko Udalean zinegotziak diren Julian Riosek eta Juan Antonio Buenok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!