Japoniako samuraiei eta Chambara arte eszenikoari buruzko mintegia egingo dute Durangon

Joseba Derteano 2019ko urr. 2a, 09:44

Arte Martzialen Wadokan eskolak antolatuko du zapatuan, Durangon, San Faustoko pilotalekuan.

Japoniako arte eszeniko tradizional bati deitzen zaio Chambara. Zineman isla zabala izan du, samuraien gaineko askotariko filmetan. Katanekin egindako eszena errealista eta dinamikoak sortzeko metodoari esaten zaio. Zapatuan arte horri buruz gehiago jakiteko aukera eskainiko du Wadokan eskolak. Egun osoko mintegi bat antolatu dute San Faustoko pilotalekuan.

Ateak 09:00etan irekiko dituzte. Orduan egin daiteke izen-ematea (60 euro). 09:30etik 20:00etara askotariko aurkezpenak egingo dituzte. Jose Luis Salas senseiak gidatuko ditu aurkezpenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!