15 urtez banatuta egon ostean, ikaslea maisuarekin batu da Japonen

Joseba Derteano 2019ko mai. 20a, 08:30

Arte martzialen Wadokan taldeko Jose Luis Salasek bere maisu izandako Yunoki bisitatzeko aprobetxatu du Japonera egindako bidaia.

Durangoko Wadokan taldekoak Japonen izan dira oraintsu. Hango kultura eta askotariko arte martzialak bertatik bertara ezagutu dituzte. Une emotiboak ere izan dira. Wadokan taldeko Jose Luis Salasek, adibidez, 5 urtez bere irakasle izandako Yunoki maisu handia bisitatu zuen. 15 urte zeramatzaten elkar ikusi barik.

Japoniar bat Durangora

Bidaiako beste egun batean ninjutsuaren inguruko kultura ezagutu zuten hainbat maisu handiren eskutik. Euretako bat, Kaho Nouchi, Durangaldera etorriko dela aurreratu dute Wadokan taldekoak ohar batean. Durangoko San Fausto jaietako kalejiran parte hartu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!