Zupiriak dio ez dela nor gaiaz eztabaidatzeko, durangarra ez delako. "Durangarren arteko eztabaida" bat izan behar dela uste du sailburuak. Hala ere, Eusko Jaularitzako ondare zerbitzuak 1994an ikerketa egin zuela, eta zutik jarraitzeko ondare-balio nahikorik ez zuela ondorioztatu zela esan du Zupiriak. Agirrek eraispena eteteko eskatu dio. "Eztabaida epe bat zabaltzea beharrezkoa da, durangarrei galdetzeko zer gura duten. Eraikin hori oso baliagarria izan daiteke durangarrek dituzten beharrizanentzat. Ezin dugu gure herriaren iragana ahaztu. Ez da nostalgia, errespetua da, memoria da, gure historia, gure ondarea babestea. Izan ginena da, eta izan gura duguna. Besterik ez”, esan du Agirrek.
Durangoko Udalaren eta ETSren arteko akordioari esker, estazioa bota eta inguruko 7.000 metro karratu lur herritarrei zabaltzeko obrak hastear daude.