Eraikinaren balio historikoaz eztabaidatu dute udal gobernuak eta oposizioak. EH Bildu eta Herriaren Eskubidearen ustez badu balio hori; bere funtzioaz aparte, Durangoko langile mugimenduarentzat esanguratsua dela uste dute, bertan hasi baitzen UGT sindikatua egituratzen. Aurrera begira eraikinari emango lioketen funtzioari lotuta, memoria historikoa plazaratzeko leku egokia izan litekeela dio Herriaren Eskubideak. Bestalde, herritarrek erabiltzeko egokitzea proposatu du bigarren indarrak.
Baina udal gobernu taldeak ez dio balio berezirik ematen, eta uste du ez duela merezi bertan obra handi bat egiteak -eraikina utzita dago 2012an zarratu zenetik-. Herrian beste eraikin historiko batzuk ere erabilgarri daudela adierazi dute.