DRT 30. urteurrena ospatzen ari da egun osoko jaialdian

Anboto 2017ko mai. 27a, 16:46

DRTko familia egun osoko jaialdiagaz ari da 30. urteurrena ospatzen. Arrupausuetan errugbi partiduak jokatzen dihardute. Bildu diren lagunentzako bazkaria Saltsaneko Iñaki Uribek prestatu du. 

Errugbi partiduak izango dira ospakizuneko atal garrantzitsu bat. DRT eta Hernaniko talde guztiak batu dituzte, gaur, Arripausuetan. Ondoren, 17:00etan, Durango I. Neskak Rugby Txapela izeneko txapelketa jokatuko dute.

Iluntzean Landako Gunean jarraituko du jaiak. 20:30ean afaritara batuko dira eta afalostean nesken eta mutilen duela 30 urteko taldeei omenaldia egingo diete. Jarraian Nissan-Gaursa autoa zotz egingo dute urte osoan txartelak saltzen ibili ostean. 22:30ean hasiko den Luhartzen erromeriagaz agurtuko dute urteurrena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!