Gorka Fraile Euskal Herrira ekartzeko eskaera ez du tramitera onartu Konstituzionalak

Markel Onaindia 2017ko mar. 15a, 13:10

Fraileren alde Abadiñon abenduan burututako giza-sarea

Hurrengo pauso judiziala Europako Giza Eskubideen Auzitegia izango litzateke; hurbiltzeko eskaerei bost urteko epera erantzuten ari dira Estrasburgon. "Gorkaren kasua larria da eta ezin ditugu 5 urte itxaron", esan du Ainhoa Sergio senideak.

Auzitegi Konstituzionalaren erabakia kritikatu dute senideek. "Adierazi dute ez dela Konstituzioaren artikulurik urratzen, baina Konstituzioak berak dio presoek etxetik gertu egon behar dutela", azaldu du Sergiok. "Aurpegira barre egiten ari direla dirudi, eta horrek min ematen du", Fraileren lehengusinaren esanetan.

Minbizia berragertzeko beldurra
Fraile preso durangarrari 2015ean topatu zioten minbizia, mingainean. Ebakuntza egin eta gero, iaz burututako TAC azterketan emaitza ona eman zuen. Momentuz "egonkor" dagoela dio Sergiok, eta maiatzean beste errebisio bat egitea aurreikusten dutela. Baina, senideak minbizia berragertzeko beldurrez daude. Oier Gomez presoari gertatu zaio hori, minbizia eduki eta hiru urtera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!