Martxoaren 25ean Baionan egingo den manifestaziorako autobusa irtengo da Abadiñotik

Erabiltzailearen aurpegia Abadiñoko Sarea 2017ko mar. 13a, 21:04

Gaixo dauden euskal presoen askatasunaren alde Lapurdiko hiriburuan egingo den mobilizaziora joateko, garraioa jarriko dute Zelaieta eta Matienatik.

Gaixo dauden euskal presoen egoera okerra salatzeko, martxoaren 25ean Baionan hauen askatasunaren alde manifestazioa antolatu da. arratsaldeko 17:00etan Euskaldunen plazatik abiatuko dena. Mobilizazio honetara joatea errazteko, Abadiñotik autobusa jarriko duten egun horretan (5€ pertsonako), 13:00ak inguruan irtengo dena.

Bertan apuntatzeko epea datorren astelehenean bukatzen da, eta izena emateko abadinokosarea@gmail.com helbidera mezu elektronikoa edo 610369386 telefonora whatsappa bidali beharko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!