Lokaletan ordutegia zaratari jarri gura diote, ez ixteari

Anboto 2012ko eka. 26a, 11:40

40 lagunek parte hartu zuten, zapatuan, gazte lokalen ordenantza-proposamena lantzeko azken batzarrean. Dinamizazio taldekoek balorazio ona egin dute: \'Nahiko azkar lortu zen gatazka-gune nagusiak adostea\'

40 lagunek parte hartu zuten, zapatuan, gazte lokalen ordenantza-proposamena lantzeko azken batzarrean. Dinamizazio taldekoek balorazio ona egin dute: "Nahiko azkar lortu zen gatazka-gune nagusiak adostea".

 

Gazte lokalen erabiltzaileek, proposamen propioa lantzeko egin duten hirugarren batzarra izan zen zapatukoa. Urtarrilaren 31n onartu zuen udalak ordenantza, eta gazteek alegazioak aurkeztu zituzten, zorrotzegia zela kritikatuta. Zapatuan batzarkideek emandako iritziak kontatu dituzte dinamizatzaileek.

 

Hasieran udalak onartutako ordenantzak erreforma asko egitea eskatzen zuen, lokaletako gazteek azaldu dutenez. Zigorrak, gehienbat ekonomikoak planteatzen direla diote, "kantitate aldetik absurdoak eta gehiegizkoak". Ordutegiak ere izan zituzten eztabaidagai. Udalaren arautegiak zioen lokalak ixteko ordutegi bat zehaztu behar zela. Gazteek, ordu hori ixteko beharrean zarata amaitzeko izatea adostu dute. Proposamena datozen egunetan aurkeztuko dute publikoki osorik. Batzarretan parte hartu dutenei eta alderdi politikoei ere emango diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!