Lokalen erabiltzaileek ordenantzan parte hartu ahalko dute

Anboto 2012ko mar. 28a, 10:10

Ordenantzan eskatutako neurriak gehiegizkoak direla iritzita, lokalen 360 erabiltzaile baino gehiagok alegazioa aurkeztu du udalean. Gazte Lokalen Asanbladak mozioa ere helarazi du udalbatzera, Bildu eta Aralarren bidez

Ordenantzan eskatutako neurriak gehiegizkoak direla iritzita, lokalen 360 erabiltzaile baino gehiagok alegazioa aurkeztu du udalean. Gazte Lokalen Asanbladak mozioa ere helarazi du udalbatzera, Bildu eta Aralarren bidez.

 


Horri erantzuten, EAJk, PPk eta PSE-EEk ordenantza berraztertzea, eta erabiltzaileen eta auzokideen parte hartzea bermatzea proposatu dute mozio alternatibo batekin. Bigarren testu horrek batu ditu boto gehien udalbatzan, eta beraz, alegazioen azterketarako epea luzatuko dute, parte hartzerako  neurriak hartu eta inplikatuta dauden herritarren proposamenak bideratzeko.

 

Ordenantza urtarrilaren 31ean onartu zuen udalbatzak behin-behinean, Aralar eta Bildu ez eze beste alderdien aldeko botoekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!