PSE-EEk gazteen lokalak erregulatzeko ordenantzaren beharra adierazi du

Anboto 2011ko ots. 18a, 09:57

Salatu dutenez, udaltzaingoak 152 denuntzia jaso zituen iaz auzokideen aldetik.

Salatu dutenez, udaltzaingoak 152 denuntzia jaso zituen iaz auzokideen aldetik. Durangoko PSE-EEk gazteen lokalak erregulatzeko ordenantzaren zirriborroa erregistratu zuen atzo udaletxean. Horrela, gai horrekiko eztabaida sustatu gura dute, ildo horretako ordenantza bat \"beharrezko\" ikusten dutelako. Izan ere, jakinarazi dutenez, \"udaltzaingoko datu basearen arabera, 2010ean 152 salaketa jaso ziren auzokideen aldetik\". Pilar Riosen esanetan \"legegintzaldi honetan sarritan eskatu dugu ordenantza lantzeko , baina alkatea ez dela beharrezkoa esatera iritsi da\". Aurreko urteetako datuak ere jakinarazi dituzte. 2008an 140 salaketa jaso ziren; 2009an 122 salaketa eta 2011ko urtarrilean 10. Gainera, udaltzaingoak 21 lokalen berri badu ere, bulego teknikoak 23 espediente ireki ditu 2004az geroztik Sozialistek emandako datuen arabera, horietarik 12 lokalek ixteko agindua dute, nahiz eta orain arte \"hiru bakarrik\" itxi diren. \"Hala ere, Durangon horrelako 60 lokaletik gora daudela uste dugu\". PSE-EEk derrigorrezko deritzo gazteen lokalek baldintza minimoak betetzeari, segurtasun, insonorizazio, higiene eta ordutegiari dagokionez, besteak beste. Erregularizazio hori alde guztiekin elkarlanean egindako ordenantza izango litzakete, gazteen, gurasoen, lonjen jabeen eta auzokideen iritziak kontuan hartuta.

SALAKETEN DATUAK

2008--------------------------- 140 2009--------------------------- 122 2010--------------------------- 152 2011ko urtarrila-------------- 10

IREKITAKO ESPEDIENTEAK

2004--------------- 2 2005--------------- 1 2006--------------- 0 2007--------------- 2 2008--------------- 2 2009--------------- 9 2010--------------- 7 GUZTIRA: 23
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!