20 gazte lokaletako 50 kidetik gora batu dira Pinondo Etxean

Anboto 2012ko mar. 13a, 09:13
Pinondo Etxea \'txiki\' geratu zen \'inplikatu, sortu eta parte hartu\' gura duten gazteak hartzeko. Horrela baloratu du Bilduk Udalak landutako gazte lokalen ordenantzaren inguruan deitutako asanblada eta lortutako parte hartzea. Gazte lokaletako erabiltzaileek ordenantzari buruzko eritzia azaltzeko eta antolatutako ekintzen berri emateko prentsaurrea deitu dute, bihar 20:00etan

Pinondo Etxea \'txiki\' geratu zen \'inplikatu, sortu eta parte hartu\' gura duten gazteak hartzeko. Horrela baloratu du Bilduk Udalak landutako gazte lokalen ordenantzaren inguruan deitutako asanblada eta lortutako parte hartzea. Gazte lokaletako erabiltzaileek ordenantzari buruzko eritzia azaltzeko eta antolatutako ekintzen berri emateko prentsaurrea deitu dute, bihar 20:00etan.

 

Bilduren ustean erantzuna "argia" izan da: "Gazteei ez zaie aukerarik ematen". Pinondo Etxean deitu zen eta Durangoko 20 lokaletako 50 ordezkaritik gora  batu zituen asanbladak hori erakutsi zuela nabarmendu dute: "Galdera bat piztu zaigu: zergaitik batzertzen ditzute euren lokaletara ate jotzean horren harrera beroa eman zigutenak, asanblada batera deitu eta hain gogotsu parte hartu dutenak?". Euren errealitateaz zergaitik ez zaien galdetu edota euron bizimoduan zuzenean eragiten duen ordenantzan horretan parte hartzeko aukerarik zergaitik ez zaien eman galdetu dute Bilduk. Elkarbizitza hobetzeko lokalen erabiltzaileen eta bizilagunen arteko guneak ez bultzatzearen arrazoiez ere galdetu dute.

 

"Herriarekiko hurbiltasun falta" eta Udalaren "inplikazo falta" agerian geratu dela dio Bilduk: "Bulegoetan ezkutatzen direnak dira parte hartze prozesurik gura ez dutenak, erosoago bizi direlako".

 

Parte hartzearen aldeko "apostu garbia"

Gazte lokalekin bezala, beste esparru guztietan ere berdin gertatzen dela salatu du Bildu, ohar baten bitartez: "ukatu egiten digute parte hartzea modu sistematikoan". Azken egunetan ahotan izan den 2012ko udal aurrekontua ere ekarri du gogora: "Zergaitik ez dugu aurrekontu parte hartzaile bat Durangon?". Esparru guztietan parte hartzearen aldeko "apostu garbia" egiten du Bilduk. "Oraingoan gazteekin eman da pausoa, baina, beste esparruetan ere parte hartzea bultzatzeko konpromisoa hartu dugu; udal prozesu parte hartzaileak bultzatzeko konpromisoa, eta prozesu horiek erabaki ahalmena izan dezaten konpromisoa".

 \"\"

Asteburuan izandako asanbladatik sortutako mugimenduari "ondoetorririk beroena" egin die Bilduk eta gazte lokalen erabiltzaileek antolatuko dituzten ekimenetan parte hartzera deitu du. Bestalde, "ordenantzak inongo parte hartzerik gabe martxan jarri dituztenei, eta etorkizunean horrela jarraitu gura dutenei, inertzia horiekin amaitzeko" eskatu die.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!