Emon, Esne Beltza, Obrint Pas eta Zea Mays taldeek joko dute gaur.
Patxikotxu eta Pantxikeri domeka iluntzean agurra egin aurretik, hainbat ekitaldi daude oraindino Durangoko Sanfaustoetan.
Gaur 18:00etan tortilla txapelketa hasiko dute txosnetan. Gaueko eskaintzan denetik egongo da; San Agustinen bertso saioa eskainiko dute Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Unai Iturriaga eta Eneko Abasolo “Abarkas”-ek. Landako Gunean dantza doinuak izango dira Emon eta Esne Beltzagaz, eta txosnetan Obrint Pas eta Zea Mays taldeen bisita izango dute.
Zapatuan, Mozorro Eguna izango da, eta goizetik hainbat ekitaldi egongo dira; tartean, pregoilari izan diren Orfeoiko kideek kantu erronda egingo dute. Txosnaguneak ‘Itsasoa’ gaia proposatu du Mozorro Egunerako. 13:00etan umeak mozorro kalejiran ibiliko dira. Gaueko kontzertuei dagokionez, Landakon Jare, Txarrena eta Oihan Vega egongo dira, eta txosnetan Never Surrender eta Luhartz.
Ingurugiroaren Eguna
Ingurugiroaren Eguna izango da domeka, eta, besteak beste, birziklatuta egindako musika tresnekin eratutako ReciclART ikuskizuna izango da Landakon. Jaiak amaitzeko, Patxikotxu 20:00etan eroango dute Arripausuetarantz, eta Pantxike Yoko Out eta Audience-en kontzertuen ostean agurtuko dute txosnetan.
Goizean goizetik izango da baita Zezenak dira sokamuturra, hutsik egin gabe.
Atzo, San Fausto eguna izan zuten, eta, tradizo handiko ekitaldiek ez zuten hutsik egin. Artopila banaketan hainbat lagun batu zituen.