Durangarrak zein bisitariak. Sanfauestoek jende ugari erakarri du asteburuan Durangora, eta jai giroa nagusi izan da lehenengo egu hauetan. \'Zezenak dira\', Gu Gira kantaldia, baserritarren azoka edota jaiei hasiera eman zien txupinazoak makina bat lagun batu dituzte.
Atseden hartzeko eguna dute gaur Durangon. Asteburuak jendez batu du uria eta jai giroak busti ditu kaleak. Euriak ere errespetatu ditu lehenengo egun honeek, eta datozenak ere jaiez gozatzeko ekitaldiz hornituta etorriko dira. Jaien hasiera aprobetxatuta mozorroa jantzita irten zenik egon da eta etxeko gaztetxoenek ezinhobe pasatu zuten eurentzako antolatutako sokamuturrean.