Durangoko Orfeoiak hartuko du, gaur, sanfaustoak abiatzeko ardura. Orfeoiaren presidente Felix Arkarazok irakurriko du pregoia, txupinazoa jaurti aurretik. Txosnagunean atzo eman zieten ondoetorria jaiei. Aurten 25 urte bete dituen Intxaurre elkarteak izan zuen horren ardura.
Ekitaldiz jositako egitaraua prestatu du Jai Batzordeak. Deskantsurik hartzeko denborarik emango ez duten jaiak dira datozenak. Antzerkia, musika, kirola, sokamuturra eta tradizio handiko ekitaldiak dira egitarauan batutakoak.