"Ez nuen itxaroten Bisbal hain hurrekoa izatea"

Anboto 2011ko urr. 12a, 13:02

Telebistan ikusi ahal izan dugu udan zehar, David Bisbalegaz batera grabaturiko iragarki batean. Musikaria da Usue, eta Bisbalegaz abesteko aukeratu zuten lehiaketa bidez. San Fausto auzokoa da, eta auzoan bertan kontzertua eskainiko du gaur Aitor Coellogaz batera, 19:00etan.

Telebistan ikusi ahal izan dugu udan zehar, David Bisbalegaz batera grabaturiko iragarki batean. Musikaria da Usue, eta Bisbalegaz abesteko aukeratu zuten lehiaketa bidez. 18 urteko durangar hau Haur Hezkuntzako ikaslea da; Iñurri eskaut taldean ibiltzetik datorkio hezkuntzarako sena. San Fausto auzokoa da, eta auzoan bertan kontzertua eskainiko du gaur Aitor Coellogaz batera, 19:00etan.

 

Bisbalegaz Nocillaren iragarkia grabatzeko aukera eduki duzu.

Telebistan agertu zen hurrengo iragarkirako abesbatza osatzeko 8 lagun behar zituela grabaketa egiteko. Nire guasoekin afaltzen nengoen lehenengo bider ikusi nuenean, eta amak behin eta berriz esan zidan lehiaketara aurkezteko. Hasieran ezetz esaten nion, baina azkenean bideoa igotzera ausartu nintzen. Karaoke moduko bat zen. Abestiaren base musikala deskargatu eta horregaz abestu behar zen.  Interneten 100 bozkatuenen artean sailkatu beharra zegoen, eta 48. postuan geratu nintzen. Ez nuen esperantzarik aurrera egiteko, baina epaimahaiak aukeratu ninduen.

 

Zer esango zenuke Bisbalen inguruan?  Zelako esperientzia da beragaz lan egitea?

Berak aholku piloa eman zigun grabaketan. Aurrez ikusten da oso jatorra dela, baina ez nuen itxaroten hain hurrekoa izatea. Beti gure gainean zegoen. 17 orduz egon ginen grabatzen, eta etenaldietan ere gugaz egoten zen kafea hartzen-eta.

 

Deneriko errepertorioa aurkeztuko duzue gaurko kontzertuan.

15 abesti inguru kantatuko ditugu. Horien erdiak berstioak: Metallicaren Nothing else matters, Andres Suarezenak... horretaz aparte, neuk idatzitakoak ere bai. Bat berria da, gainera: emakumeenganako indarkeriaren kontrakoa. 10 bat abesti dauzkat neureak; maketa bat grabatua dut kantu horiekin.

 

Auzotarrek zure kontzertua zuzenean ikusteko aukera izango dute. Urduri egongo zara agian...

Bai. Errespetu piloa sortzen du auzotarren aurrean jotzeak, baina gogoa ere bai. Gainera, jende askok daki musika jotzen dudala, baina gaur arte ez du aukerarik izan ikusteko.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!