Asteburuaren aurrekari, gaur, San Fausto ospatuko dute durangarrek

Anboto 2011ko urr. 13a, 09:15

San Fausto eguna, jai egun handia dute gaur durangarrek. Makina bat ekitalditan parte hartzeko auekra izango dute Durangon, eta, tradizio handiko ekitaldiek ere ez dute hutsik egingo: halanola, artopila banaketa, paella txapelketa, Mañaria errekaren jaitsiera edota bertsolariak

San fausto eguna, jai eguna dute gaur duragarrek. Ekitaldiz jositako eguna izango dute Durangon, eta tradizio handiko ekitaldiek ere ez dute hutsik egingo: halanola, artopila banaketa, paella txapelketa, Mañaria errekaren jaitsiera edota bertsolariak.

Atzokoa, Umeen Eguan izan zen. Etxeko gaztetxoenei zuzendutako makina bat ekitaldi izan ziren Durangon. Eguerdian txupinazo eta pregoi txikia jaurti zuten Durangoko Judo Taldekoek. Bestalde, Ezgutu bidegorria, haur-motorren kozentrazioa ere izan zen.

 

\'Zezenak dira\' sokamuturrak abiatu du eguna ohi legez. Goiz eta arratsaldez Baserrian haur parkea izango dute etxeko gaztetxoenek Ezkurdin, eta, Txu-txu  trena ere arituko da Landako Gunean. Meza nagusia ospatuko dute 11:00etan, San Fausto elizan, eta, ordu berean, txistularien kalejirak irtengo du. Paella txapelketa, berriz, 12:00etan, hasiko da. San fausto auzoan izango da hori ere.

 

Artopila banaketa eta Mañaria errekaren jaitsiera

Artopila banaketa 12:30ean hasiko da. Txalaparta doinuek eta ohorezko aurreskuak iragarriko dute ekitaldia. Ondoren, Dantzari Dantza (Platillo Soinua) eskainiko du Kriskitin dantza taldeak eta Larrain Dantza ere egingo dute. Mañaria errekaren jaitsierarako hitzordua 17:00etan jarri du, Santa Anan, Txosna Batzordeak. Ordu berean, Ezkurdin, rollers, skaters, BMX eta bike trialen erakustaldia eskainiko du Urban Bai elkarteak.

 

Musika eta bertsolariak

Bentazaharreko Mutiko Alaiek berotuko dute jai giroa, Alde Zaharrean, 18:00etan, eta, 19:00etan, diskofesta egokituko dute Landako Gunean. Balkoitik Balkoira jardungo dute Igor Elortza, Amets Arzallus eta Miren Amuriza bertsolariek, 19:30ean, udaletxearen aurreko plazan eta, munduko musikei tartea eskainiko zaie, Andra Marian. Habana Con Kola taldeak emango du kontzertua, 20:30ean.

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!