Ekaitz Molinak agur esan dio Amorebietari

Anboto 2021ko eka. 11a, 21:41

Futbol jokalari abadiñarrak agur mezua zabaldu du sare sozialetan.

“Agur esateko momentua” dela adierazi du Molinak sare sozialetan. SD Amorebietako jokalariak honakoa adierazi du: “Bi urte berezi izan dira bukaera ezin hobe batekin. Pena handiz noa, taldea maila berri horretan laguntzeko irrikitan nengoen, baina futbola horrelakoa da. Taldeak maila berrian helburua lortzeko gogor ekingo diola ziur nago! Eskerrik asko bidean topatu garen guztioi, momentu on zein txarretan, plazer bat izan da! Seguru aurrerantzean elkar ikusiko dugula!”. Orain arteki kluba izandakoari ere eskerroneko mezua utzi dio: “ez ezazue magia galdu, aldagelan altxor bat duzue. Aupa Azules!”.

Bigarren mailara igo bezperetan, atari honek Molina elkarrizketatu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!