Ekintzailetasuna pandemian

Korrontearen aurka, bidean gora

Ekaitz Herrera 2021ko urt. 22a, 11:00

Diotenez, izokinek errekan gora egiten dute kumaldi sasoia heltzerakoan. Korrontearen aurka igeri egiten dute, harik eta jaio ziren tokira ailegatzen diren arte. Bertan ipintzen dituzte arrautzak, eta modu horretan ziurtatzen dute espeziearen segida. Bada, izokinen antzera, Durangaldean ez dira gutxi korrontearen aurka sortzen dabiltzan negozioak.

Hainbatek negozio berria zabaltzea erabaki dute, noiz eta pandemiak dena irauli duen sasoi ezegonkor honetan. Ez hori bakarrik. Bada negozioa pandemia ailegatu baino lehenago zabaltzea planifikatu, eta, hala ere, orain aurrera egitea erabaki duenik ere. Biak ala biak errekan gora igeri egiten hasi dira. Izokinak Durangaldeko kale urbanoetan.

Behargintza lagun
Oztopoz betetako bidea dutenez, askok bidelagunak topatu ohi dituzte. Kasu askotan, Behargintza da herritarrek negozio aukerak garatzeko izaten duten zerbitzuetariko bat. Behargintzak oraingoz ez du 2020ko datuen berri eman, baina 2019 amaieran adierazi zuenez, gutxi gorabehera eta batez beste, 60-70 bat dira Durangaldean urtero sortzen diren enpresak.

Dena dela, ez da ahaztu behar enpresa berriak sortu diren moduan, ateak zarratu behar izan dituztela beste hainbatek. Huts egingo genuke egoeraren larriari erreparatuko ez bagenio. Datu bat: Durangaldeko langabezia indizea %7,98an zegoen 2020ko otsailean eta % 8,62gaz itxi zuen urtea. Eta datu horren atzean ERTEak ezkutatzen direla kontuan hartu behar da.

Edozelan ere, pandemia sasoian negozioa zabaltzeko ausardia izan dutenak elkarrizketatuta osatu gura izan dugu aste honetako erreportajea. Asko izan direlako koronabirusaren bidezidorretan  ziztatu gaituzten arantzak, eta gutxi izan direlako usaindu ahal izan ditugun loreak. Bada, horiei, lore berriei erreparatuko diegu gaurkoan. Tarteka, Durangaldeko asfalto artean, topatzen da-eta loreren bat edo beste.

Izokinen antzera aurrera egin duten negozioak:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!