#0km

"Egoera honek indartu egin gaitu"

Anboto 2021ko urt. 22a, 11:30

Urte batzuk joan dira Jon Urienek (Abadiño, 1991) eta Jokin Idirinek (Abadiño, 1991) goi-mailako prestakuntzarako Ekana zentroa zabaldu zutenetik. Bada, oraintsu, etapa berri bat hastea erabaki dute. Negozioa tokiz aldatu dute eta lehengoa baino hiru bider zabalagoa den lekuan ipini dute prestakuntza zentroa.

Hiru bider handiagoa den lokala eta instalazio berrituak. Finantzaketa sinatzerakoan dardararik egin al dizue eskuak?
Ez. Ez digu dardararik egin. Egoera arraroa den arren eta ezegonkortasuna nagusi den arren, guri ez digu askorik eragin. Ikusi genuen gure arlorako beharrezkoa zela. Orain egin ezik, gero beranduegi egingo zitzaigulakoan geunden. Dena dela, egia da erreparatzen geniola pandemiari, etekinei, gastuei... baina erabakia garbia izan zen.

Beraz, negozioa ondo doakizue.
Zorionez, sekula ez gara lan faltan egon. Gure lana entrenamendu pertsonalizatuetara hurbiltzen denez, testuinguru honek indartu egin gaituela dirudi. Gimnasioetan jende gehiago ibiltzen dela-eta, hainbatek bertatik irten du eta gurearen moduko zentroetan topatu du kirola lasaiago egiteko aukera.

Hona datorrenak zer topatuko du?
Bere beharrizanetara egokitutako kirol entrenamendu bat. Entrenamendu oso bat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!