#0km

“Itxaropentsu egon behar dugu”

Jone Guenetxea 2021ko urt. 22a, 11:00

Niko Morenok eta Maider Ugarrizak M&UGA hotela zabalduko dute Elorrioko Berrio-Otxoa kalean, Casa Jara Jauregiaren zerbitzarien etxean. Otsailaren amaieran martxan ipintzea aurreikusi dute. 

Noiz hasi zineten proiektuagaz?
2017an hasi ginen. Argi genuen prozesu hau dastatzeko eta ikasteko zela, eta ez agobiatzeko. Ikasteko prozesu bat izatea gura genuen. Asko ikasi dugu ostalaritzari eta interiorismoari buruz.

Obrak konfinamenduagaz batera hasi ziren.
2020ko martxoaren 6an. Eta gero, konfinamendua etorri zen. Zortea izan dugu, obraren plangintzak etenaldi batzuk aurreikusi zituelako, eta etenaldi horiek bat egin zuten itxialdiaren sasoirik gogorrenean. Berez, obra 9 hilabetean egitea aurreikusita zegoen, inork sinistu ez arren. Eta bete-betean asmatu dugu. Obra abenduaren 15erako egon da amaituta.

Turismo arloa oso kaltetuta dago. Arduratuta zaudete?
Guk izan dezakegun publikoa turistak dira, eta bestetik turismo profesionala da. Hori guztia une honetan airean dago eta ez dakigu zer gertatuko den. Zabaltzear gauden momentuan egoera ez da onena eta ezjakintasunez beteta dago. Sentsazio guztiak batzen zaizkigu. Itxaropentsu egon behar dugu eta planteatzen duguna da zerotik hasita ikasi beharko dugula egoerarik zailenetan. Beste ikasgai bat izango da. Gauden fasean, ezin dugu atzera egin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!