Konfinamenduak proiektuaren zein fasetan harrapatu zintuzten?
Obren hasieran lizentzia eskaerak egiten harrapatu gintuen. Hortxe gelditu zen obra, dena lotuta, baina geldirik. Bigarren fasean hasi ahal izan genituen obrak. Maiatzaren erdi inguruan izan zen hori. Dena ahalik eta arinen egin genuen. Dena luzatu zitzaigun. Apirilean lanean hastea aurreikusten genuen.
Noiz zabaldu zenuten?
Ekainaren azkenengo astelehenean zabaldu genuen ile-apaindegia.
Aurrera egitea erabaki zenuten.
Jarrera positiboa izan genuen. Dena prest geneukan. Beldur ginen, ez genekielako zer gertatuko zen. Aurrera egitea erabaki genuen.
Zelan joan da dena?
Sei-zazpi hilabete daramatzagu lanean. Ezin gara kexatu. Bezeroek oso ondo erantzun dute. Gainera, oso arduratsuak dira. Ile-apaindegira maskaragaz datoz denak.
Neurri bereziak hartzen dituzue?
Bai, gelak eta maskarak ditugu, baten batek aldatzea gura badu. Garbitasuneko eta segurtasuneko protokoloa ere badugu. Kobratu eta gero eskuak garbitzen ditugu eta bezeroak ile-apaindegitik irteten duenean dena garbitzen dugu. Hasieran korapilatsuagoa zen, baina orain ondo konpontzen gara.