Hilketa matxistak Traña-Matienan

Durangon, Elorrion eta Iurretan ere kontzentrazioak gaur

Anboto 2014ko abe. 11a, 14:12

Durangon Andra Marin izango da kontzentrazioa 20:00etan, eta Iurretan ere deitu du Anderebide elkarteak.

Durangoko Udalak Emakunderen oharragaz bat egin du, eta Abadiñoko hilketak gaitzetsi ditu. Aitziber Irigoras alkateak ere adierazpena egin du oharrean: “Gertakarien aurrean argi eta garbi adierazi behar dugu ezin direla berriro gertatu, eta instituzioetatik behar diren tresnak martxan jartzen jarraitu behar dugu”. Eguenero Andra Marin Andereak elkarteak kontzentrazioa antolatzen du, eta gaur bertara joateko dei berezia egin du udalak. Gainera, Abadiñoko biharko deialdira ere gehitu da.

Bestalde, Iurretan ere 20:00etan mobilizatuko dira gaur. Iñaki Totorikaguena alkateak twitter bidez zabaldu du deialdia, eta Anderebide elkartea da antolatzailea.

Elorrion 19:00etan kontzentrazio isila egingo dute, udalak deituta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!