Traña-Matienan, elkarretaratzea egin dute iluntzean bi emakumeen hilketa salatzeko. 'Indarkeriarik ez' lemapean batu dira ehundaka herritar eta Abadiñoko udal ordezkariak. Abadiñoko Udalak dolu egun izendatu ditu gaurko eta biharko eguna. Atxilotutako gizona goizeko 08:00ak aldera topatu dute Zuhaitz lantegi barruan, aroztegia sutan zegoela. Arratsaldean ospitaleko senda-agiria jaso eta gero, iluntzean, atxilotu egin du Ertzaintzak.