Hilketa matxistak Traña-Matienan

Traña-Matienako hilketak salatzeko manifestazioa deitu dute biharko

Anboto 2014ko abe. 11a, 10:49

Ertzaintzak Zuhaitz aroztegian lotuta agertu zen gizona atxilotu zuen atzo iluntzean, giza hilketa delitua egitea leporatuta. Arratsaldean, ospitaletik senda-agiriarekin irtendakoak deklaratu zuen, eta geroxeago atxilotu zuen gizonak. Atzo goizean, Traña-Matienan hilda topatu dituzten emakumeen senarra eta suhia da. Bihar, barikua,  hilketak salatzeko manifestazioa egingo dute: 19:00etan Traña-Matienako kioskoko plazatik abiatuko da protesta ekitaldia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!