Elorriok aurrea hartu dio Iurretari herri artekoan

Anboto 2014ko mai. 26a, 17:57

Joaneko jardunaldian, Elorriok partidu bi irabazi dizkio Iurretari. Zornotzak hanka eta erdi hurrengo kanporaketan du eta Mallabiak abantaila hartu dio Arrigorriagari.

 

Elorriok emaitza berdinarekin irabazi dizkio Iurretari kadete eta nagusien mailetako partiduak: 10-22. Gazte mailakoa, aldiz, erraz irabazi du Iurretak: 22-5.  Zornotza final laurdenetan egongo da ia seguru. Joaneko hiru partiduak irabazi dizkio Mungiari, oso erraz irabazi ere:  22-4 kadeteetan, 22-2 gazteetan eta 22-10 nagusietan. Azkenik Mallabiak abantaila hartu dio Arrigorriagari: gazte mailako (2-22) eta nagusietako (16-22) partiduak irabazi ditu eta kadeteetakoa galdu du: 22-19.

Bueltako jardunaldiak datorren asteburuan jokatuko dira Elorrion, Mungian eta Mallabian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!