Durangok etxean Lezamaren aurka jokatu eta hiru partidutik bi irabazita hurrengo kanporaketarako txartela lortu zuen. Iurretako pilotariek ere hurrengo kanporaketarako txartela lortu zuten; Etxebarriaren kontra jolastu eta hirutik hiru partida irabazita.
Bizkaiko herri arteko txapelketako hirugarren partidak izango dituzte asteburu honetan pilotariek. Durangok Lemoaren aurka egingo du eta Iurretak Leioaren kontra. Aurretik aipatutako durangaldeko herri biez gain, Atxondo ere lehian sartuko da oraingoan. Eta hauek Sestao mendean hartu beharko dute.