Herri arteko txapelketako bigarren kanporaketako joaneko partiduak jokatu dituzte asteburuan Durango, Atxondo eta Iurretak. Durangok hiru partiduak galdu ditu Lemoaren aurka eta emaitzei erreparatuta ez du ematen itzulikoan kanporaketari buelta emateko moduan egongo denik. Kadeteetan 3-22 galdu du; gazteetan 5-22 eta nagusietan 6-22. Atxondok ere oso zail du aurrera egitea. Nagusietako partidua irabazi egin dio Sestaori (4-22), baina kadeteetakoa eta gazteetakoa alde handiarekin galdu ditu: 22-7 eta 22-10, hurrenez hurren.
Iurretak, aldiz, abantailarekin jokatuko du itzuliko jardunaldia. Joaneko partiduetan gazte eta nagusien mailako norgehiagokak irabazi ditu eta kadeteetakoa galdu du.