Bigarren kanporaketarako sailkapena errematatzeko aukera Durangok eta Iurretak

Anboto 2014ko api. 30a, 17:05

Iurreta eta Durangoko pilotariek asteburuan jokatuko dute Bizkaiko herri arteko txapelketako bigarren partidua.

 

Durangaldeko talde biek, lehen partidua irabazita faborito bezala joango dira asteburuan. 

Durangok etxean jokatuko du Lezamaren kontra. Partidua larunbat arratsaldeko 19:30etan izango da. Iurretak berriz, txapelketako lehen partida etxean jokatu zuenez, oraingoa kanpoan jokatuko du; larunbatean 19:00etan Etxebarriko frontoian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!