Zornotzari eta Elorriori aldapa gora ipini zaie herri artekoa

Anboto 2014ko eka. 23a, 10:43

Elorriok hiru partiduak galdu ditu Gernikaren aurka; Zornotzak kadeteetakoa irabaztea lortu du.

 

Bizkaiko Herri Arteko Pilota Txapelketako finalerdiei dagozkien joaneko jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan Elorriok eta Zornotzak. Biei aldapa gora ipini zaie kanporaketa. Elorriok hiru partiduak galdu zituen zapatuan Gernikan: 22-12 kadeteetan, 22-4 gazteetan eta 22-17 nagusietan. Zornotzak kadeteetako partidua irabazi zion barikuan Markinari (22-8), baina beste biak galdu zituen: 4-22 gazteetan eta 11-22 nagusietan. Asteburu honetan bueltako jardunaldiak jokatuko dituzte Elorrion eta Markinan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!