Kalejirak eta lehiaketak inauteriez gozatzeko

Anboto 2014ko ots. 27a, 13:41

Hainbat herritan inauterietarako egitarau berezia prestatu dute; mozorroa prestatzeko unea iritsi da

 

Inauterietan mozorrotzeko proposamen ugari daude Durangaldean. Durangon, Surrandi eta Hartzaren konpartsak jai giroz beteko ditu kaleak, eta, 18:15ean, Merkatu plazatik abiatuko da, Kriskitin dantza taldearen, Jaizale txistulari elkartearen eta Tabira Musika Bandaren ekimenez. Martxoaren 2an, adinekoentzako dantzaldia antolatuko dute, L´Atelierrek girotuta, Landako kiroldegian. Martxoaren 4an, umeentzako parkea prestatuko dute Landako Gunean. Oihan Vega DJak musika jarriko dio Gazte diskotekari.

Berrizen, otsailaren 28an, dantzaldia egingo dute, arratsaldean, pilotalekuan. Martxoaren 1ean, berriz, kuadrillak kalejiran irtengo dira arratsaldean. Mozorro lehiaketa ere egingo dute, eta, ondoren, afaritarako elkartuko dira. 

Andraband batukada taldea tabernaz taberna abiatuko da, gaur arratsaldean, Mallabian. Denak mozorrotuta joateko gonbita luzatu dute antolatzaileek. Gaia komikiak izango da. Mozorrorik eta girorik onena sortzen duen taldeak saria jasoko du. 

Elorriarrek martxoaren 4an izango dute mozorrotzeko eguna. Goizean umetxoen dantzak, jolasak, desfilea eta gazte parkea prestatuko dituzte. Arratsaldean, gazte parkean, txokolatadan eta erromerian gozatzeko aukera eskainiko dute. 

Bazkaritarako batuko dira Iurretarrak inauterietako zapatua ospatzeko. Hilaren 4an, Urtaroak...Vivaldiren begietatik antzezlana izango da Ibarretxen.

Mozorrotuen txokolatada batekin hasiko dute Abadiñon udalak antolatutuako ihauterietako jai-egitarauari. Horrez gain, martxoaren 1etik 4ra bitartean  Taberma Mozorrotuen  Lehiaketan parte hartutako  zazpi lokalak  ihauteri giroz jantziko dira, Ima Zapardiez Kultura arloko zinegotziak esan duenez.

Traña-Matiena IGEak bultzatuta, txokolate jana izango dute 16:30ean Matienako frontoira hurreratuko direnek, eta, ondoren, DJ baten saioa egongo da. Mozorro orijinalenak be sarituko dituzte. Horrez gain. 19:00etan  Zelaietako kaleak alaituko ditu Sugarri txarangak.

Iruñako Batzarre txaranga kalejiran ibiliko da  Traña-Matienan 19:00etatik aurrera; eta,  22:00etarako erromeria antolatu dute. Martxoaren 4an, berriz, Txanogorritxu Rock  taldeak haurrentzako ikuskizun bat eskainiko du Zelaietako probalekuan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!