Bira hasi zenetik lider zegoen Pooley atzean geratu da Urkiola jaisterakoan eta aukera guztiak galdu ditu. Arndt erori egin da helmugara heldu aurretxoan, baina azken hiru kilometroen barruan zegoenez, talde nagusiko denbora eman diote. Ondorioz, alemaniarrak bigarren bider irabazi du Emakumeen Bira.
Euriak eta errepide bustiak asko baldintzako dute Urduñan hasi eta Iurretan amaitu den Emakumeen Birako azken etapa. Urkiolako jaitsiera erabakiorrera heldu aurretik, mugimendu asko egon dira pelotoian. Hainbat saiakeraren ondoren, Carlee Taylor eta Amanda Spratt-en ahalegina izan da fruitua eman duena eta ihes egitea lortu dute. Diman ia minutu bi eta erdiko aldea zeramaten eta ordutik aurrera apurka-apurka aldea jaisten joan da. Urkiola gaineko pankarta igarotzen zuten unean irentsi ditu pelotoiak.
Jaitsieran erabaki da Bira. Tropela bitan zatitu da eta Emma Pooley liderra atzeko multzoan geratu da.Gainerako faboritorik gehienak aurrean zeuden. Ondorioz, aurrekoek gogor jo dute britainiarra bat ere aukerarik gabe utziz. Une hartan Arndt zen liderra. Azken kilometroetan Judith Arndt eta beste txirrindulari bi erori egin dira, baina azken hiru kilometroen barruan zeudenez, aurreko multzoaren denbora eman die antolakuntzak. Ondorioz, alemaniarra izan da Iurretako podiumean maillot horia jantzi duena. 2009an ere berak irabazi zuen Emakumeen Bira.
Bizkaia-Durango taldeko Anna Sanchis txirrindulariak bederatzigarren amaitu de Bira. Lointek taldeko Eneritz Iturriaga abadiñarrak, berriz, euskaldun onenari dagokion maillot zuria jantzi du. Ia hamar minutuko aldea atera dio Cristina Alcalderi.
Mendiko sailkapena Emma Pooley-rentzat izan da; erregulartasunaren maillota Annemiek Van Vleutenentzat eta gazterik onenarena Srahlena Hofmann-entzat; taldekako sailkapena AA Drink Leontien-ek irabazi du
SAILKAPEN NAGUSIA
1- ARNDT, Judith GEW------------------------------- 08:30:59
2- JOHANSSON, Emma HPU------------------------ 07 segundora
3- V. VLEUTEN, Annemiek STA-------------------- 14
4- AMIALIUSIK, Alena BPK------------------------- 39
5- LAWS, Sharon DRI--------------------------------- 42
6- BRAND, Lucinda DRI------------------------------ 55
7- WORRACK, Trixi SLU----------------------------- 01:21
8- POOLEY, Emma DRI------------------------------- 01:50
9- SANCHIS, Anna BPD------------------------------- 02:05
10- HAUSLER, Claudia GEW------------------------- 02:30
ETAPAKO SAILKAPENA
1- V. VLEUTEN, Annemiek STA---------------------------------- 3:06:59
2- OHANSSON, Emma HPU---------------------------------------- 01 segundora
3- WORRACK, Trixi SLU------------------------------------------- 01
4- LAWS, Sharon DRI------------------------------------------------ 04
5- MIALIUSIK, Alena BPK------------------------------------------ 01
6- ARNDT, Judith GEW---------------------------------------------- 01
7- SANCHIS, Anna BPD--------------------------------------------- 48
8- HAUSLER, Claudia GEW---------------------------------------- 01:51
9- FERRIER, Christel HPU------------------------------------------ 01:51
10- KAAT, Hannes LBL---------------------------------------------- 01:52