Eguenean hasiko den Emakumeen Birari begira sasoikoen nortzuk dauden ikusi ahalko da 11. aldia egingo duen klasikoan.
Durangoko txirrindulari elkarteak antolatuta, Durango-Durango Emakumeen Saria izeneko nazioarteko klasikoa lehiatuko dute gaur. Emakumeen Biran parte hartuko duten txirrindulari gehienak batuko dira Ezkurdi Plazako irteera puntuan (15:00etan). Beraz, UCIko saikapeneko hamar onenetatik Marianne Vos bakarrik faltako da, eroriko batean klabikula apurtu ostean ezin duelako parte hartu. Hain zuzen, Vos herbeherearra izan da azken urte bietako irabazlea.
Iurreta, Abadiño, Berriz, Elorrio eta Atxondo zeharkatuko dituen zirkuituari lau itzuli emango dizkiote: 110 kilomtero guztira. Iazko batez bestekoari eusten badiote (40 km orduko) 18:00 inguruan helmugaratuko dira.
2011KO PODIUMA
1- Marianne Vos (Herbehereak)
2- Emma Johansson (Suedia)
3- Judith Arndt (Alemania)
2010EKO PODIUMA
1- Marianne Vos (Herbehereak)
2- Emma Johansson (Suedia)
3- Annemiek Van Vleuten (Herbehereak)