Azken etaparen faltan, segundo bakarreko aldea Pooley eta Arndt-en artean

Anboto 2012ko eka. 9a, 19:18

Urduñan hasi eta amaitu den gaurko erlojupekoak dena irekita utzi du. Pooley-k maillot horiari eutsi dio, baina segundo bakarrera hurreratu zaio Judith Arndt. Johansson eta Van Vleutenek ere badituzte Emakumeen Bira irabazteko aukerak.

Urduñan hasi eta amaitu den gaurko erlojupekoak dena irekita utzi du. Pooley-k maillot horiari eutsi dio, baina segundo bakarrera hurreratu zaio Judith Arndt. Johansson eta Van Vleuten-ek ere badituzte Emakumeen Bira irabazteko aukerak.

 

Hamahiru kilometroko erlojupekoa Linda Villumsen alemaniarrak irabazi du. Beste alemaniar bat geratu da bigarren, zortzi segundora: Judith Arndt. Emma Pooley britainiarrak ondo eutsi dio presioari eta laugarren sailkatu da, arerio zuzenak dituen Johansson eta Van Vleuten-en aurretik.

 

Lointek taldeko Eneritz Iturriagak jantzidu  gaur ere euskaldun onenari dagokion maillot zuria. Sei minututik gorako aldea ateratzen dio Ana Usabiaga taldekideari. Sailkapen horretan Cristina Alcalde da hirugarrena eta Ane Santesteban laugarrena.

 

Bihar amaituko da Emakumeen Bira, Urduñan hasi eta Iurretan amaituko den etapagaz (116 kilometro). Zumeltza eta Urkiola (Otxandioko aldetik) igoko dituzte. Txirrindulariak Otxandio, Mañaria, Izurtza, Durango eta Garaitik igaroko dira Iurretan helmugaratu aurretik. Zumeltzarako igoera ez da aldapatsua, baina bai luzea (11 kilometro).

 

 

ERLOJUPEKOA - SAILKAPENA

1-  VILLUMSEN, Linda GEW-----------------------------------  0:18:21

2- ARNDT, Judith GEW-------------------------------------------  03 segundora 

3- VAN DIKJ, Eleonora SLU-------------------------------------- 06

4- POOLEY, Emma DRI------------------------------------------- 10

5- JOHANSSON, Emma HPU------------------------------------- 10

6- V. VLEUTEN, Annemiek STA--------------------------------- 18

7- OLDS, Shelley DRI----------------------------------------------- 21

8- TEUTENBERG, Ina Yoko SLU-------------------------------- 28

9- AMITSTEAD, Lizzie DRI--------------------------------------- 36

10- VALSECCHI, Silvia BPK-------------------------------------- 41

 

 

SAILKAPEN NAGUSIA

 

1- POOLEY, Emma DRI-------------------------------------------------  05:23:58

2- ARNDT, Judith GEW--------------------------------------------------  01 segundora

3- JOHANSSON, Emma HPU-------------------------------------------- 08

4- V. VLEUTEN, Annemiek STA---------------------------------------  16

5- AMIALIUSIK, Alena BPK--------------------------------------------  40

6- LAWS, Sharon DRI-----------------------------------------------------  40

7- HAUSLER, Claudia GEW---------------------------------------------  41

8- AMITSTEAD, Lizzie DRI---------------------------------------------  54

9- BRAND, Lucinda DRI--------------------------------------------------  56

10- VAN DIKJ, Eleonora SLU-------------------------------------------- 01:16

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!