Londresko Joko Olinpikoak buruan, ekin dio denboraldiari Iturriagak

Anboto 2012ko urt. 16a, 11:34

Eneritz Iturriagak bigarren denboraldia hasiko du Lointek taldeko lider moduan.

Eneritz Iturriagak bigarren denboraldia hasiko du Lointek taldeko lider moduan. Taldearen aurkezpen ofiziala Sopelan egin zuten (hantxe du taldeak egoitza ofiziala) eta aurtengo helburu nagusiak jakinarazi zituzten.

 

“Denboraldi arraroa” izango dela azaldu du abadiñarrak, “hasiera-hasieratik Joko Olipinkoetarako sailkapenera bideratu beharko dituztelako indarrak, “nahiz eta ez dakigun plaza bat lortuko dugun edo bigarrena lortzeko moduan ere egongo garen”. Ondorioz, urteko lehenengo hileak “erabakigarriak izango dira eta Joko Olinpikoetan egon gaitezkeela erakutsi beharko dugu”. Plaza lortuz gero, “lehentasuna” izango duela aitortzen du, baina Emakumeen Bira eta Txapelketa ahaztu barik “betidanik gustatu izan zaizkidan lasterketak direlako”.


Lointek taldeak sei txirrindulari berri ditu aurtengo denboraldia lehiatzeko. Iaztik honako hauek jarraitzen dute: Eneritz Iturriaga, Belén López, Mireia Epelde, Lucía González, Ana Usabiaga, Arantxa García, Emilie Blanquefort eta Fanny Riberok-ek; aurten fitxatu dituzte Irene Usabiaga, Mar Bonnin, Mathilde Favre, Anna Potokina, Julia Iliynikh etaa Margot Ortega.

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!